“Estatuak du indarkeria legitimoki erabiltzeko monopolioa”

Esaldi honek esaten duen bezala, gaur egungo gizarteko estatuak indarkeria denetarako erabiltzen du, eta egia esan, ez dut uste hori oso egokia denik.

Mundu honetan indarkeria betidanik existitu izan da, baina klaro, pertsona “normal” batek erabiltzen badu eta harrapatzen edo ikusten badute, zigorra jasoko du, salatua edota kasu larrietan atxilotua izango da. Eta nork nahi du horrela bukatu? Inork. Egunero indarkeria erabiltzen duten pila bat pertsona egon arren, horrek ez du esan nahi jarrera egoki bat denik, eta denok dakigu gure jarrera nolakoa izan behar den, nahiz eta batzuetan hori erabili, baina beno.

Horren inguruko arazo larria estatuak nola erabiltzen duen da, ze klaro, eurek nahi dutena egin ahal dute, ezta? Ba horrek amorrua sorrarazten digu besteoi, eta arazoak baita ere. Eta zergatik? Ez delako justua ez bidezkoa. Ez da bidezkoa manifestazio bat dagoenean eta eurek manifestazio horren kontra daudenean, manifestante pila bat bultzatzen edota jotzen egotea, benetan egoera lotsagarria da. Manifestazioak egiteko eskubidea behar dugu, eta askatasunez joatea merezi dugu. Azken finean, nahiz eta horrelako injustiaziengatik kejatu ez zaizkigulako ondo iruditzen, ezin dugu konponbiderik lortu. Eurek dira denaren gainetik agintzen dutenak eta dirudi eurek egiten dutena beti egongo dela ondo, eta noski, hori ez da horrela. Baina beno, injustiziak bizitzea tokatu zaigu eta nork daki, egunen batean injustizia horiek bukatuko diren.

Deja un comentario